Barnetegi ibiltaria helduko da asteburuan

Anboto 2011ko uzt. 1a, 08:38
AEKren barnetegia zapatuan ailegatuko da eta domekan etapa berria hasiko du herrian bertan

AEKren barnetegia zapatuan ailegatuko da eta domekan etapa berria hasiko du herrian bertan.


AEK-k barnetegi ibiltariak antolatu ditu aurten ere, eta Otxandion geldialdia egingo dute. Bi irteera eratu dituzte, bata oinez eta bestea bizikletaz. Asteburu honetan oinezkoa igaroko da herritik.

 

Zapatuan Murgian irten eta Otxandion amaituko dute lehenengo etapa. Bigarrenean, Otxandion hasi eta Leintz-Gatzagaraino joango dira, Anbototik pasatuz. 15 eguneko ibilaldiaren ondoren, Izaban  amaituko dute, uztailaren 17an, Hiru Erregeen Mahaiko tontorra zapaldu eta gero. Mendietatan zehar egingo dute ibilaldia; Gorbeia, Aizkorri, Aralar eta Pirinioak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek. Egunean 20-25 kilometro bitartean egingo dituzte.

 

Bestalde, uztailaren 30ean ekingo diote bigarren saioari, bizikletaz. Urduñatik Zarautzera bidean, hilaren 30ean eta 31n zapalduko dute Otxandio. Batez beste, 65 kilometro beteko dituzte etapa bakoitzean. Euskaraz bizitzea eta Euskal Herria hobeto ezagutzea dute helburu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!