Igerileku-txartela egiteko aukera

Anboto 2011ko eka. 22a, 11:26
Banakakoak edo familiarrak izan daitezke txartel hauek; adina eta errolda kontuan izango dituzte

Banakakoak edo familiarrak izan daitezke txartel hauek; adina eta errolda kontuan izango dituzte.

 

Otxandioko igerilekuetara sartu ahal izateko txartel edo bonu bereziak sortu dituzte, aurtengo udarako baliogarriak izanik. Ordainketa txartelok eskatzerakoan bertan egin beharko da, eta argazkia eroatea derrigorra da, azaldu dutenez.

 

16 urtetik gorako erabiltzaileen artean, erroldatuek 28,70 euro ordainduko dute, eta erroldatu bakoek 46 euro. 5-15 adin tarteko gaztetxoen kasuan, erroldatuek 15,50 eurotan dute txartela, eta erroldatu bakoek 31 eurotan.
Honez gainera, hiru familiakide abonatuta dituztenek % 20ko deskontua edukiko dute. Kide bat gehiagogaz % 25era igoko da deskontua, eta bosgarrenagaz % 30era. Sei izanez gero, % 40koa izango da beherapena. Gurasoak eta 25 urtez azpiko seme-alabak sartzen dira eskaintza horretan; izatezko bikoteak ere kontuan hartuko dituzte.

 

Guraso elkarteko txangoa
Bestalde, Mainondo guraso elkarteak txangoa eratu du uztailaren 2rako. Agorregiko burdinola eta errota bisitatuko dituzte goizean, eta arratsaldean Oriora hurreratuko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!