Dantzariek afaria egingo dute zapatuan, Urdurik antolatuta

Anboto 2011ko eka. 17a, 09:11
51 urte bete ditu aurten Urduri dantza taldeak. Afariaz gain, poteoa eta dantzaldia egongo dira

51 urte bete ditu aurten Urduri dantza taldeak. Afariaz gain, poteoa eta dantzaldia egongo dira.

Urtero legez, dantzarien afaria egongo dute Urduri dantza taldeak antolatuta. Afariaz gainera, arratsalderako egitaraua ere prestatu dute Urdurikoek. Arratsaldean, 19:30ean, poteoa egingo dute, txistulariekin batera. Afaria, ostera, 21:00etan hasiko da. Ainhoa Lasuenen berbetan, 100 bat pertsonak erosi dute tikea jada. Afalostean, berriz, dantzaldia egongo da musika jartzaile batek proposatuko dituen doinuekin.

Dantzarien afariak urteurren ospakizunagaz bat egiten du; aurten, 51 urte bete ditu Urduri dantza taldeak. Lasuenek azaldutakoaren arabera, 125 lagun inguruk osatzen dute Otxandioko dantza taldea. Alde batetik, umeen taldea dago; 70 bat umek osatzen dutena. Bestalde, nagusien bi talde daude; 40 emakumek osatzen dute bat; bestea, 15 gizonek osatzen dutena da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!