Zabuguneak atontzeko partaidetza bultzatu dute

Anboto 2011ko mai. 28a, 08:46
Guraso eta umeen iritziak batu dituzte herrian egokituko dituzten zabuguneen gainean

Guraso eta umeen iritziak batu dituzte herrian egokituko dituzten zabuguneen gainean.

Andresa Landa Fundazioak emandako diru-laguntzari eskerrak, zabuguneak ipintzen dabiltza Otxandion. 35.000 euro xahutzea aurreikusi du udalak, eta bi lekutan egokituko dituzte umeentzako jolaserako leku horiek; Andresa Landa moduan ezagutzen den eraikinaren ondoan bata eta Mainondoko eskolan bestea.

Hala ere, udalak izaera berezia eman dio egitasmoari, eta parte-hartzea bultzatu du zer zabu eta zelan ipini zehazteko. “Guraso Elkartea, eskola eta udalaren arteko elkarlanean hartu ditugu erabakiak, eta umeek ere izan dute euren iritzia emateko aukera”, Aritz Otxandiano alkateak azaldu digunez; “ekimen honegaz, zabuen erabiltzaile izango diren eragileen parte-hartzea bilatu gura izan dugu”, argitu du Aritz Otxandianok.
Horretaz gainera, aipatzekoa da gune horietan, lurrean, hainbat joko margotu dituztela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!