Bilduk 7 ordezkari lortu ditu EAJri bat kenduz

Anboto 2011ko mai. 22a, 21:01
Zazpi ordezkari izango ditu Bilduk legealdi honetan Otxandioko udalean; jeltzaleek, berriz, bat gutxiago. Botoen ia %52a lortu du Bilduk, jeltzaleen %21,7aren aurrean. Atzean geratu dira PP eta PSE-EE.

Zazpi ordezkari izango ditu Bilduk legealdi honetan Otxandioko udalean; jeltzaleek, berriz, bat gutxiago. Botoen ia %52a lortu du Bilduk, jeltzaleen %21,7aren aurrean. Atzean geratu dira PP eta PSE-EE.

Azken zortzi urtean Batia plataformak jardun du alkatetzan eta orain Bilduk hartuko du testigu hori. Zinegotzi bat gehiagogaz arituko da EA, Alternatiba eta ezker abertzalea batzen dituen koalizioak. EAJak, berriz, ordezkari bat gutxiago izango du bere proiektu politikoa aurrera eroateko. Bilduren eskutik honako zinegotziak izango dira udaletxean: Santiago Uribe, Ignacio Urigoitia, Eider Ajuria, Pello Ochandiano, Kepa Gonzalez de Audikana, Nekane Ortiz de Zarate eta Monika Maldonado. Jeltzaleen eskutik, Javier Garate eta Isidoro Garmendia.

Atzean geratu dira PP eta PSE-EE: hurrenez hurren, 15 eta 9 boto lortu dituzte alderdi biok Otxandion. Ordezkaririk ez dute izango ez batak ez besteak.

 


 

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9479/4.jpg[/img]

 


 

2011ko boto kopurua

   BILDU  EAJ  PP  PSE-EE  Balibakoak  Zuriak  Abst.
2007  522  219  15  9  14  22  %20,37

 

2007ko boto kopurua

  BATIA EAJ PP EB/ARALAR PSE-EE Baliobakoak Zuriak Abst.
2011 500 265 11 9 9 4 9 %20,57

 


 

2011ko datuak grafikoan

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9479/1.jpg[/img] 

2007ko datuak grafikoan

[img]http://www.anboto.org/images/9400/9479/2.jpg[/img] 

 



 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!