Mirugain mendi taldeak bosgarren biderrez antolatu du Uren Jaitsiera izeneko iraupen luzeko ibilaldia
Mirugain mendi taldeak bosgarren biderrez antolatu du Uren Jaitsiera izeneko iraupen luzeko ibilaldia.
Otxandion hasi eta amaituko da, 44 kilometroko ibilbidea eginez. Ekainaren 4rako ipini dute hitzordua, eta goizeko 07:00etan izango du irteera.
Gorabehera askoko ibilaldia izango da Mirugainek eratutakoa; Orixol, Izpizte eta Anboto igoko dituzte, esate baterako.
Izen-ematea
Maiatzaren 24a baino lehenago apuntatu beharko da Mirugainen egoitzan edo mirugain@otxandio.net helbide elektronikoa erabilita. Antolatzaileek federatuta egoteko gomendatu dute.