Udalbatzan onartu dute neurria, salmenta zein erosketa garaian balorea ematea errazteko
Udalbatzan onartu dute neurria, salmenta zein erosketa garaian balorea ematea errazteko.
Otxandioko Udalak herrian aurreikusi daitezkeen erabilera urbanistikoen ponderazioetarako koefizienteak zehaztu ditu. Hau da, etorkizunean egongo diren salerosketetarako oinarri bat edukitzea da helburua, salmenta edo erosketa bati zer prezio eman ahal zaion jakitea errazteko.
Adibidez, ezarritako koefizienteei esker, desjabetza bat egiterakoan udalak oinarri bat izango du; baita babes ofizilakeo etxebizitzei prezio bat ezatzerakoan ere, esaterako.
Kalkulua
Lurraren edo eraikinaren zelakotasuna, arau eta ordenamendu orokorren arabera ezarritako m2-aren salmenta balioa, exekuzioaren kostua eta eraikitako lurraren gaineko ondoriozko balorea izan dituzte kontuan kalkuluak egiterako orduan.