Lorategiak mantentzeko lanak egiteko adjudikazioa

Anboto 2011ko api. 30a, 09:06

Herriko lorategien mantenurako enpresen lehiaketa burutu du udalak, eta dagoeneko adjudikatu du zerbitzua. Azkeneko udalbatzarrean hartu zuten erabakia

Herriko lorategien mantenurako enpresen lehiaketa burutu du udalak, eta dagoeneko adjudikatu du zerbitzua. Azkeneko udalbatzarrean hartu zuten erabakia. Lau enpresak parte hartu dute lehian eta Crisan Garden abadiñarrari esleitzea onetsi dute. Aurkeztutako proposamenen artean atalkako puntuaketa egin dute, eta enpresa horrek jaso du emaitzarik altuena.

UEUko ikastaroak

Bestalde, Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroetan parte hartuko duten herritarrei laguntza ematea erabaki zuten udalbatzarrean; UEUk egindako diru-laguntza eskaerari erantzunez adostu zuten erabakia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!