Andikona plazako lanen bigarren fasea, esleituta

Anboto 2011ko api. 18a, 09:47

Nestor Basterretxearen eskultura eraikitzeko lanak ere eman dituzte

Nestor Basterretxearen eskultura eraikitzeko lanak ere eman dituzte Andikona plaza eraberritzeko bigarren faseko lanak adjudikatu berri ditu udalak. Atal honetan obra zibila amaitzeko egiteko dagoena kokatzen da: argiteria, errementaritza eta zurgintza lanak. Guztira, 75.000 euro inguruko aurrekontua dute. Nestor Basterretxearen eskultura eraikitzeko lanak ere emanak daude; 18.000 euroko aurrekontua dute. Gainera, bonbardaketan hildako guztien izenak jasoko dituen horma ere eraikiko dutela adierazi dute udal arduradunek. Bonbardaketaren 75. urteurrenari begirako gainerako ekimenak ere martxan daudela azaldu dute.

Korrika

Otxandiotik ez da pasatuko aurten AEKren ekimena, baina Korrika batzordeak egitaraua eratu du gaurko. 18:30ean bost kilometroko lasterketa hasiko da, eta gauean lagun arteko afaria egingo dute Mainondon.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!