Gimnasioko soinu kalitatea ontzeko lanen adjudikazioa

Anboto 2011ko api. 2a, 12:05

Otxandioko Udalak Mainondoko eskolan hainbat lan egiteko asmoa dauka, eta hauek burutzeko laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik

Otxandioko Udalak Mainondoko eskolan hainbat lan egiteko asmoa dauka, eta hauek burutzeko laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik. Lanen baitan gimnasio berriko sonoritatea hobetzea sartzen da. Eskolako funtzioetaz gainera, hainbat ekitaldi egiten dira gimnasioan: antzerkiak, bertso saioak... \"Sonoritate nahiko txarra\" daukala azaldu digu Aritz Otxandiano alkateak, eta horregatik egingo dituztela lanak. Besteak beste, panel batzuk egokituko dituzte. Hobekuntza horietarako inbertsioa 17.000 eurokoa da, eta udalak adjudikatu ditu lanak, udalbatzarrean onartuta.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!