Gaztetxearen 10. urtemuga ospatuko dute apirilean

Anboto 2011ko mar. 28a, 08:34

Herriko gazteriaren gaineko hausnarketa egiteko aprobetxatuko dute

Herriko gazteriaren gaineko hausnarketa egiteko aprobetxatuko dute Gaztetxeak hamar urte beteko ditu aurten, eta Gazte Asanbladako kideek hausnarketa egin dute, Otxandioko dozenaka gaztegaz banan-banan elkarrizketatuta. \"Gazte guztien elkarlana sustatuko duen prozesua\" jarri dute martxan, euren berbetan. [imgd] http://www.anboto.org/images/9000/9057/1.jpg[/imgd] Diotenez, \"gaur egun dugun gizarte ereduan, gazteon proiektuek hamaika oztopogaz egiten dute topo, eta, ondorioz, gazteok elkarlanean jarduteko ditugun zailtasunengatik, nekez lortzen dugu gazteen arteko batasuna irudikatzea\". Prozesu berri horretan, gazteen arteko hartu-emanak \"sendotzeaz\" gainera, \"gazteen gogo eta grinak batu eta gauzatzea\" izango dute helburu. \"Egunerokotasunean, guztion artean gauza txikiak sortuz lortuko ditugu benetako aldaketa eta gura dugun Otxandio\", diote gazteek.. Hausnarketaz gainera, egitaraua prestatu dute \"orain hamar urteko lanaren eta borrokaren fruituak indartsu\" segitzen duela berresteko. Ekainaren 4an ospatuko da jai nagusia
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!