Akordioa du udalak helburu zine zaharra desjabetzerakoan

Anboto 2011ko martxoaren 10a

Zine zaharraren eraikinean mediku kontsultategi berria sortu gura du udalak, eta proiektua gauzatu ahal izateko lehenengo urratsa eman zuen joan zen asteko udalbatzarrean: desjabetza prozedurari ekiteko erabakia hartzea.

Zine zaharraren eraikinean mediku kontsultategi berria sortu gura du udalak, eta proiektua gauzatu ahal izateko lehenengo urratsa eman zuen joan zen asteko udalbatzarrean: desjabetza prozedurari ekiteko erabakia hartzea. Aritz Otxandiano alkatearen esanetan, \"desjabetza espedientea hasi arren, asmoa jabeekin lagun arteko akordiora ailegatzea da\". Laster haiekin hartu-emanetan ipiniko direla argitu digu alkateak, egon daitezkeen aukerak aztertzeko. Egungo kontsultategia etorkizunean \"txiki\" geratu daitekeela-eta, zerbitzua eraikin berri batera eroan gura du udalak. Gainera, pediatria zerbitzua ere ipini gura dute, lekua aprobetxatuz.

Proiektua, pausuz pausu

75.000 euro ditu udalak aurtengo aurrekontuetan horretara bideratuta; Otxandianok azaldu du \"astiro-astiro\" pausuak ematen joan gura dutela. Izan ere, inbertsiorako dirua Eusko Jaurlaritzak ipini beharko luke, eta \"krisi garaiotan ez dakigu zer geratu daiteken\", alkateak dioenez. Desjabetzaren ondoren, diru-laguntza eskatzea litzateke hurrengo pausua; gero proiektua diseinatzea. Amaitzeko, \"inbertsioa noiz egin\" Jaurlaritzagaz zehaztuko litzateke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!