Andikonako plazako lanak dira inbertsio nagusia aurrekontuetan

Anboto 2011ko ots. 10a, 10:50

Udalbatzarrak aho batez onartu ditu 2011ko aurrekontuak. Aurtengoak 2.514.000 euroko aurrekontuak dira eta horietatik 890.000 euro bideratu dituzte inbertsioetara. Iturrizarreko disuasio parkeak eta bide gorriak diru-atal handiagoa du, Jaurlaritzaren laguntzarik jasoko ez dutenez, ezingo dute dena exekutatu.

Iturrizarreko disuasio parkeak eta bide gorriak diru-atal handiagoa du, Jaurlaritzaren laguntzarik jasoko ez dutenez, ezingo dute dena exekutatu. Udalbatzarrak aho batez onartu ditu 2011ko aurrekontuak. Aurtengoak 2.514.000 euroko aurrekontuak dira eta horietatik 890.000 euro bideratu dituzte inbertsioetara. Hala ere, inbertsiorik handiena eskatzen duten proiektuaren exekuzioa diru-laguntzen menpe dago. Hain zuzen, 300.000 euroko atala gorde dute Iturrizarren disuasio parkea egin eta handik hasita bolatokiko parkera luzatuko zen bide gorria egiteko. Jaurlaritzak, ordea, jakinarazi diela horretarako ez diela laguntzarik emango eta Aldundian zer esango zain daude: \"Osorik exekutatzea ezinezkoa izango da; Aldundiaren erantzunaren arabera aurten zati bat egingo dugu edo ez\", azaldu du Aritz Otxandiano alkateak. Horiek horrela, aurtengo inbertsiorik nagusiena Andikonako plazako eraberritze lanak amaitzeko erabiliko dute: 190.000 euro. Aurtengo uztailean Otxandio bonbardatu zuteneko 75.urteurrena gogoratuko dute. Horretarako, 100.000 euro gorde dituzte, baina diru-atal hori ere jaso dezaketen diru-laguntzen menpe dago. Diru kopuru berdina aurreikusi dute herriko ur sareko ur-ihesak kontrolatuko dituen sistema digitala ipintzeko. Mainondo ikastetxean ere konponketa lanak egin gura dituzte 42.000 eurogaz: besteak beste, gimnasioko sonoritatea hobetuko dute. Igerileku biei kloro kontrolagailu bana ere ipinin gura diete (orain bakarra dago bientzako), araudira egotitzeko. Azkenik, kultur eta kirol taldeen laguntzak mantendu egin dituztela adierazi dute.

INBERTSIO NAGUSIAK

- Iturrizarreko disuasio parkea eta bide gorria: 300.000 euro - Andikona plazako lanak: 190.000 euro - Ur sareko lanak: 100.000 euro - Bonbardaketa 75. urteurreneko ekitaldia: 100.000 euro - Mediku kontsultategi berriko proiektua: 75.000 euro - Mainondo ikastetxeko hobekuntza lanak: 42.000 euro - Argiteria hobetzea: 26.000 euro - Igerilekuko lanak: 24.000 euro
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!