Baserri produktuen azoka antolatu dute gaurko

Anboto 2010ko abe. 12a, 09:00

Kementsu kultur elkarteak Baserri Produktuen Azoka antolatu du, 09:00etatik 15:00ak arte, Plaza Nagusian.

Kementsu kultur elkarteak Baserri Produktuen Azoka antolatu du, 09:00etatik 15:00ak arte, Plaza Nagusian. Guztira, 40 ekoizle batuko dira eta goiz osoan zehar trikitilariek eta kale-animazioak girotuko dute azoka. Horrez gainera, esaterako, Iurretako Jose Rementeriaren idi-bikoteak erakustaldia eskainiko du. Artisau batek beira zelan lantzen den ikusteko aukera ere eskainiko dute azokan. II. Buzkantz Lehiaketa ere antolatu dute. Buzkantzak domekan, 11:00ak baino lehenago, entregatu beharko dira. Irabazleak 150 euro eta bigarrenak 75 irabaziko dituzte; denek ardo botila sorta bana jasoko dute. Ondoren, buzkantza pintxoak salduko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!