Kaleko margo lehiaketa egingo dute gaur

Anboto 2010ko urr. 24a, 10:00

Gura duten guztiek parte hartu dezakete lehiaketan eta euskarria eta teknika ere nork bere erara hautatuko ditu.

Domekan, kaleko margo lehiaketaren 22. aldia egingo dute Otxandion. 09:00etatik 10:00etara zigilatuko dituzte parte hartzaileen euskarriak Enparantza Nagusiaren ondoan dagoen bolatokian eta 15:00etara arteko denbora izango dute herrigunean zein haren inguruetan aire zabaleko margoa pintatzeko. Lan guztiekin erakusketa osatuko dute. Gura duten guztiek parte hartu dezakete lehiaketan eta euskarria eta teknika ere nork bere erara hautatuko ditu. Sari banaketa 17:30ean egingo dute eta irabazleak 700 euro jasoko ditu; bigarrenak 500 eta hirugarrenak 350 euro. Herriko egile onenari 200 euro emango dizkiote. Gainera, udalak bazkaria ordainduko die lehiaketan parte hartzen dutenei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!