Korrikako produktuak salduko dituzte gaur plazan

Anboto 2010ko urr. 17a, 08:00

Urte birik behin euskararen alde egiten den Korrika ekimena hasi da dagoeneko motorrak berotzen.

Urte birik behin euskararen alde egiten den Korrika ekimena hasi da dagoeneko motorrak berotzen. Euskal Herriko herriak tipi-tapa zeharkatzen dituen ekimena 2011n izango bada ere, Otxandion Korrikaren inguruko materiala erosteko modua egongo da domekan. Hain zuzen ere, Euskara Batzordetik jakinarazi dutenez, domeka honetan udaletxe aurreko plazan salmahaia ipiniko dute. Postu horretan Korrikak ateratzen dituen arropak (kamisetak eta abar) eta bestelako materiala erosteko aukera egongo da. Eguerdian zabalduko dute: 12:30etik 14:30era, hain zuzen ere.

Erreka garbitzen

Bestalde, zapatu goizean Erreka Eguna antolatu du Otxandioko Gazte Asanbladak. 09:00etarako ipini dute hitzordua herriko plazan. Goizean zehar, Otxandio zeharkatzen duen errekan aurkitutako zikinkeria garbitzen jardungo dute eta ondoren, 11:00 inguruan, hamaiketakoa egingo dute herriko gaztetxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!