Jake Mate taldearen kontzertua gaur Mekoletan

Anboto 2010ko urr. 2a, 12:00

23:00etatik aurrera, Arkotxe kultur elkarteak Jake Mate taldearen kontzertua antolatu du, Mekoletako elkartean.

23:00etatik aurrera, Arkotxe kultur elkarteak Jake Mate taldearen kontzertua antolatu du, Mekoletako elkartean. Jake Mate Donostiako musika eskola bateko irakasle eta ikasleek osatutako taldea da. Hainbat lagun etorriko dira Mekoletara eta taldetxoak osatuz txandaka igoko dira oholtzara. Soul eta rock abesti ezagunen bertsioak joko dituzte. Ekaineko jaietan eguraldi txarra egin ohi duela-eta, Arkotxek aspalditik zuen horrelako kontzerturen bat antolatzeko asmoa. Udan antolatzea gura zuten, baina hainbat arrazoigatik urrira atzeratu dute ekimena. Zapatuko kontzertuak oholtza berria estreinatzeko ere balioko die Arkotxekoei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!