Garmendia askatzeko eskatuz manifestazioa Otxandion

Anboto 2010ko ira. 18a, 18:42

Bariku iluntzean Egoitz Garmendiaren askatasuna eskatuz manifestazioa egin zuten Otxandion.

Bariku iluntzean Egoitz Garmendiaren askatasuna eskatuz manifestazioa egin zuten Otxandion. Manifestazioaren aurretik oraindik inkomunikatuta zegoen Garmendiaren egoeraren inguruko kezka azaldu zuten: \"Azken urteetan hainbat atxilotuk jasandako torturen testigantzak ezagutu ditugu, Martxelo Otamendi eta Unai Romanorenak, esaterako\". Operazio \"politiko-mediatikoa\" izan dela salatu zuten: \"Atxilotuetako batzuk jarduera politiko publikoa egin dute azken urteetan eta horrek eraman ditu espetxera\". Gatazka politikoari behin betiko amaiera emango deizaioken fase politiko baten atarian gaudela gogorarazi zuten eta \"PSOEk prozesu demokratikoa gauzatzeko aukeratu saboteatu nahi du, PPren erabateko babesarekin\". Prozesua gauzatzeko urratsak ematea \"denon ardura\" dela esan zuten eta \"Ezker Abertzalea ez dute bere bidetik aterako\". [img]http://www.anboto.org/images/8100/8153/1.jpg[/img] [img]http://www.anboto.org/images/8100/8153/2.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!