Ohiturari eutsiz, Basobisitan irtengo dute gaur

Anboto 2010ko ira. 19a, 08:00

Iraileko hirugarren domekan, ohi duten legez, Basobisitan irtengo dute goizeko 08:00etan plazan batzen diren herritar eta udal agintariek. Herriko mugarriak bisitatuko dituzte.

Iraileko hirugarren domekan, ohi duten legez, Basobisitan irtengo dute goizeko 08:00etan plazan batzen diren herritar eta udal agintariek. Herriko mugarriak bisitatuko dituzte. Plazatik abiatu eta Gomilazera heltzen direnean, talde bitan banatuko dira ekimenean parte hartzen dutenak. Talde bat Aramaiogaz muga egiten duen eremura joango da. Han dagoen lur zati baten eskunduntzak ezbaiak eragin ditu herri bien artean. Otxandiarrek eta aramaioarrek, biek eurena dela diote. Lur zati horrek Oletagaz muga egiten du, eta Amaiotermineraino heltzen da. Ohi duten legez, aizkoragaz zonalde horretako zuhaitzak markatuko dituzte; modu horretara, lur zati hori Otxandiokoa dela adierazi gura dute. Hamaiketakoa egin ondoren, Anteparaluzetik herrigunera bueltatuko dira, Basobisitari amaiera emanez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!