Mendi bizikleta martxarako izena emateko aukera

Anboto 2010ko abu. 29a, 11:00

Irailaren 11ko zapaturako mendi bizikleta martxa antolatu du udalak.

Irailaren 11ko zapaturako mendi bizikleta martxa antolatu du udalak. Aurretiaz izena eman gura duenak www.otxandio.net-en egin dezake inskripzioa, irailaren 10era arte. Federatuentzako 10 euro da izen-ematea, eta federatuta ez daudenentzako 12 euro. Martxan parte hartzeko asmoz bertaratzen direnek pilotaleku inguruan eta igerilekuetan utzi dezakete autoa. Izaera lehiakorrik ez duen martxa plaza nagusitik abiatuko da, 09:30ean. Ibilbidea Otxandion hasi eta amaituko da, eta 40 kilometroko luzera du. Mirugainetik itzulian, Astakurutz eta Presazelai pasa eta Motxotegi inguratuko dute parte-hartzaileek. Azpikoarritik aurrera, Otxandio ondotik Kondebasorantz joango dira eta handik berriro hartuko dute helmugaranzko norabidea, Otxandiora bidean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!