Otxandioko Jai Egitaraua

Anboto 2010ko uzt. 16a, 09:52

UZTAILAK 16, BARIKUA 20:30 Bertso desafioa plazan: ARABA (ARAMAIO) VS BIZKAIA (IURRETA) Bertsolariak: Aramaiotik Manex Agirrek, Andere Arriolabengoak, Xabi Igoa eta Iker Agirrek jardungo dute bertsotan eta Iurretatik berriz, Eneko Abasolo "Abarkas", Gorka Lazkano, Ander Salaberria eta Ander Duñabeitiak. Gai jartzailea: Kristina Mardaraz Ondoren, luntx herrikoia plazan (doan izango da) UZTAILAK 17, ZAPATUA 14:30 Gazte Bazkaria (Parrillada) 17:00 Gazteen arteko olinpiadak 18:30 Kalejira herriko txistulariekin 19:30 Ohiko 'Salve Regina' abestuko dute Santa Maña elizan 20:00 Otxandioko presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea herriko plazan, presoen eskubideen aldeko udal batzordeak deiturik. 21:00 Txupinazoa: Urduri dantza taldearen 50.urteurrena dela-eta, dantzariek botako dute txupina. 21:05 Danborrada Otxandioko musika bandarekin batera 23:30 Trikizio musika taldea 01:00 Euskal Herritarrek eginiko musika beltzaz gozatzeko aukera Esne Beltza taldearen kontzertuarekin Berbena Trikizio musika taldearen eskutik UZTAILAK 18, DOMEKA: SANTAMAÑA EGUNA 11:30 Kalejira herriko bandarekin. 12:00 Meza nagusia Santa Marinaren omenez, Oihandi abesbatzaren parte-hartzearekin. 12:30 Kalejira txistulariekin. 13:00 Urduri dantza taldearen ekitaldia. 17:45 Pilota partiduak Mainondoko frontoian. (doan izango da) Kadeteak: Etxebarria-Urrejola Ziarrusta-Ocerin. Gero, Mikel Goñi-Gonzalo Velasco Fernando Arretxe-Arturo Arbizu 20:00 Iñaki Plazak eta Ion Garmendiak '20 Hatz Proiekt' izeneko ikuskizuna eskainiko dute plazan. 23:30 Dantzaldia Joselu Anaiak taldearen eskutik. UZTAILAK 19, ASTELEHENA HAURREN EGUNA 11:00 Patata Tortilla Txapelketa plazan 11:00 Umeentzako parkea: puzgarriak, roller patinak, trikkeak eta zapata saltariak, bi gurpileko ibilgailuen zirkuitua… 12:00 Iluntxo pilota eskolaren partiduak 12:30 Arimen meza 17:30 Poxpolo Ta Konpainia pailazo taldearen 'Segi jotzen' ikuskizun berria 20:00 Hortzmuga antzerki taldeak 'Olympikas 2012' izeneko obra eskainiko du, gazte eta helduentzat, plazan UZTAILAK 20, MARTITZENA 22:00 Gazte Asanbladak antolatuta, gazte eta helduentzako pelikula plazan (eguraldi txarra eginez gero, Gaztetxean izango da) UZTAILAK 21, EGUAZTENA 22:00 Gazte Asanbladak antolatuta, umeentzako pelikula plazan (eguraldi txarra eginez gero, Gaztetxean izango da) UZTAILAK 22, EGUENA *Egun guztian zehar nagusien egoitza zabalik egongo da, bertako instalazioak bisitatu eta eskaintzen diren zerbitzuen inguruko informazioa emateko 19:30 Nagusien egoitzako instalazioetatik bisita gidatua. Udalak eta egoitzako arduradunek instalazioen ezaugarriak eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak azalduko dituzte. Bukaeran luntx txiki bat egongo da. 22:00 Gazte Asanbladak antolatuta, gazte eta helduentzako pelikula plazan (eguraldi txarra eginez gero, Gaztetxean izango da) UZTAILAK 23, BARIKUA 19:30 Oihandi abesbatzaren ekitaldia elizan. UZTAILAK 24, ZAPATUA SAN MARTIN EGUNA 09:00 Arrantza Txapelketa Mataderoan 10:00 Tiro al Plato txapelketa 12:00 Otxandioko Bandaren kalejira 12:30 Meza San Martinen 13:30 Txistulariekin San Martinera 14:00 San Martinen paella txapelketa, bolaleku berrituan bolo txapelketa, trikitilariak… 19:45 Gasteizko Akelarre txarangak herriko bazterrak alaituko ditu 23:30 Kontzertuak Damba eta Amaiur taldeen eskutik UZTAILAK 25, DOMEKA 07:30 Diana eta kalejira 08:00 Sokamuturra 13:15 Omenaldia 1936. urtean izandako bonbardaketan hildakoei, Andikona plazan. 13:45 Ohiko limonada plaza nagusian. 17:00 Tute, Mus eta Briska Txapelketa 18:00 Herri-kirolak plaza nagusian: Badaiotz emakumeen herri-kirol taldeak Iparraldeko joko, sokatira eta aizkolarien ikuskizuna eskainiko du 23:00 Berbena Orotz taldearekin 01:30 'Agur Santa Marina' abestiarekin jaiei amaiera emango zaie.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!