Jaietan ere txoko legez jarraituko du Pasealekuk

Anboto 2010ko uzt. 10a, 09:00

Kudeaketa eredua aldatu zutenetik, hastear diren hauexek ditu lehenengo Santamañak Pasealeku jubilatuen elkarteak.

Kudeaketa eredua aldatu zutenetik, hastear diren hauexek ditu lehenengo Santamañak Pasealeku jubilatuen elkarteak. Orain arte txoko moduan \"ezin hobeto\" funtzionatu dutela dio Pili Azkorbebeitia elkarteko lehendakariak eta, beraz, jaietan taberna moduan ez ipintzea eta orain arte moduan jarraitzea erabaki dute. Txokoa zabalik dela baten batek edariren bat hartu gura badu \"barruan dagoen bazkideak zerbitu diezaioke, eta gero berak apuntatu\". Maiatzean egin zuten aldaketa, eta lehenengo hiruhilekoaren balantzea \"oso positiboa\" da: \"Hasieran bagenuen kezka txiki bat, baina bazkideek erantzukizun handiz jokatu dute, eta ez da ezelako arazorik sortu\". Gainera, aldaketagaz bazkide kopuruak ere gora egin du. Bi lagunek elkartea utzi arren, hamar bazkide berrik eman dute izena Pasealekun.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!