Asteburuan Pirinioetara irteera Mirugainen eskutik

Anboto 2010ko uzt. 2a, 09:17

Urteroko ohiturari eutsiz, uztaileko lehenengo asteburuan irteera antolatu du Mirugain mendigoizale elkarteak.

Urteroko ohiturari eutsiz, uztaileko lehenengo asteburuan irteera antolatu du Mirugain mendigoizale elkarteak. Aurten Pirinioetara joango dira izena eman duten 22 lagunak. Gaur goizaldean irten dira eta domeka iluntzean itzuliko dira. Bihar, Midi d\' Ossau mendiari zeharkaldia egingo diote. Domekan, gura duenak Anayet mendiaren zeharkaldia egin ahalko du; Formigal aldetik irten eta Candanchu inguruan amaituko dute (6-7 orduko ibilaldiak). Kasualitatez, aurten ekimenean parte hartuko duten guztiak Mirugaineko bazkideak dira, baina \"gura duen guztiak\" joan daitezkeela azaldu du Tomas Agirre Mirugaineko kideak.

Irailean, Iparraldera

Irailean beste irteera bat antolatuko dute Iparraldera. Oraindik ez dute zehaztu nora, baina batzarretan kostaldeko ibilaldiren bat antolatzeko ideia erabili dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!