Jolas Eguna eta pultsu lehiaketa gaur

Anboto 2010ko eka. 28a, 08:00

Euskara Batzordeko gurasoen lan-taldeak II. Jolas Eguna antolatu du gaurko, 18:30ean, herriko plazan.

Euskara Batzordeko gurasoen lan-taldeak II. Jolas Eguna antolatu du gaur, 18:30ean, herriko plazan. Egingo diren jolas denak gurasoen lan-taldeak Otxandion batutakoak dira, eta hauek dira horietako batzuk: kromoak, txapak, Bat bi hiru, Karabin bon ban!,arkuak eta geziak, Txorro morro piko taio ke!, Piojo verde!, sokasaltoa, goma, iturriak, painuelitoka, kanikak eta tronpak. Joko horiez gainera, pultsu lehiaketa ere antolatu dute. Pultsu lehiaketan parte hartzeko aukera adin guztietako jendeak izango du, gaztetxoek zein nagusiek. Pultsu lehiaketako irabazleak diploma eta sari bat jasoko du. Izena egunean bertan eman beharko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!