Astrologiaren gaineko hitzaldia gaur Kultur Etxean

Anboto 2010ko eka. 18a, 10:30

Udaleko Kultura Sailak astrologiari buruzko hitzaldia antolatu du gaur, 19:30ean, Kultur Etxean.

Udaleko Kultura Sailak astrologiari buruzko hitzaldia antolatu du gaur, 19:30ean, Kultur Etxean. Daniel Saezek emango du hitzaldia. Saez astrologia gustuko duen zaletua da, eta ikastaroak eman izan ditu hainbat herritan. Saezek ilargiak eta izarrek gizadian eta hauek egituratzen duten gizartean zer eragin duten azalduko du, modu erraz eta ulerterrazean. Hauxe da Otxandion tankera horretako hitzaldia antolatzen duten lehenengo aldia. Datorren eguenean San Joan eguna izango da, eta \"misterioari lotutako eguna denez, ildo horretako hitzaldi bat antolatzea egokia iruditu zitzaigun\", azaldu du Txomin Bengoa kultura zinegotziak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!