Mekoleta, jaietan bete-betean

Anboto 2010ko eka. 12a, 12:00

Atzo hasi ziren jaiak, eta gaur ere izango da zertan parte hartua eta zertaz gozatua.

Atzo hasi ziren jaiak, eta gaur ere izango da zertan parte hartua eta zertaz gozatua. 17:30ean Urduri dantza taldeak dantzak erakutsiko ditu plazan. Ondoren, Zurrumurru antzerki taldeak umeentzako antzezlana eskainiko du. Mekoletako jaietan dagoeneko tradizio bihurtu den ekimen batekin jarraituko dute gauean. 23:30etik aurrera VI. Bertso Baserri Biran irtengo dira bertsolariak. Mekoleta inguruan dauden zortzi baserri bisitatuko dituzte eta, horrela, auzo osora zabalduko dute jai giroa. Azkenik, jaiei amaiera emateko musika kontzertu bi antolatu dituzte. Itziarren Semeak eta Gose taldeek eskainiko dituzte zuzenekoak Mekoletan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!