Mekoleta jaietan murgilduko da asteburuan

Anboto 2010ko eka. 10a, 12:28

Mekoletako jaiak ospatuko dituzte zapatuan eta domekan. Musika kontzertuek, antzerki saioek eta VI. Bertso Birak osatzen dute, besteak beste, jaietako egitaraua.

Mekoletako jaiak ospatuko dituzte zapatuan eta domekan. Musika kontzertuek, antzerki saioek eta VI. Bertso Birak osatzen dute, besteak beste, jaietako egitaraua. Bihar, 13:00etan meza nagusia ospatu dute Arkotxe elkartean. Ondoren, toki berean luntxa egingo dute. Ekimenek arratsaldean jarraituko dute, 17:30ean mus eta briska txapelketak jokatuko dituzte-eta Arkotxen. Jaietako lehenengo eguna musikagaz agurtuko dute. 23:00etatik aurrera Iheskide eta Hardthosethetoo taldeak ibiliko dira zuzenean. Azken talde hori Otxandioko gazteek osatzen dute eta gaur gauekoa izango dute estreinako kontzertua zuzenean. Zapatuan ere izango da zertan parte hartua eta zertaz gozatua. 17:30ean Urduri dantza taldeak dantzak erakutsiko ditu plazan. Ondoren, Zurrumurru antzerki taldeak umeentzako antzezlana eskainiko du. Mekoletako jaietan dagoeneko tradizio bihurtu den ekimen batekin jarraituko dute gauean. 23:30etik aurrera VI. Bertso Baserri Biran irtengo dira bertsolariak. Mekoleta inguruan dauden zortzi baserri bisitatuko dituzte eta, horrela, auzo osora zabalduko dute jai giroa. Azkenik, jaiei amaiera emateko musika kontzertu bi antolatu dituzte. Itziarren Semeak eta Gose taldeek eskainiko dituzte zuzenekoak Mekoletan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!