Eskola eguna ospatuko dute guraso elkarteak antolatuta

Anboto 2010ko eka. 13a, 10:00

Otxandio Herri Eskolan eskola eguna ospatuko dute gaur, guraso elkarteak antolatuta.

Otxandio Herri Eskolan eskola eguna ospatuko dute gaur, guraso elkarteak antolatuta. 11:00etan gurasoei ateak zabalduko dizkiete eta gura duenak azpiegiturak bisitatuko ditu. Segidan, 11:30ean, gimnasioan batuko dira eta gaztetxoek antolatutako ikuskizunekin (kantuak, antzerkia…) gozatzeko aukera izango dute. Ondoren, 13:00etan kolpbol partidua jokatuko dute frontoian gurasoek gaztetxoen kontra. Joko hori valentziar batek asmatu zuen eta futbolaren antzekoa da, baina baloia eskuekin jokatzen da. Eguerdian, 14:30ean, bazkaritara batuko dira plazan eta, 17:00etan, pilota partiduak jokatuko dituzte. Ondoren, 18:30ean, DJ Thobben eta Lore Power taldeek musika elektronikoa eskainiko dute. Azkenik, txokolatada egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!