Erromeria eta DJ saioa, gaur, Gaztetxean

Anboto 2010ko eka. 5a, 11:00

Herrixe Auzolanaz Eraiki izenegaz musika kontzertuak antolatu ditu gaurko Otxandioko Gazte Asanbladak.

Herrixe Auzolanaz Eraiki izenegaz musika kontzertuak antolatu ditu gaurko Otxandioko Gazte Asanbladak. Ekimenaren izenak argi uzten duen moduan, gazte asanbladako kideek auzolanean eta elkartasunean sinesten dute. Hala, ezusteko bat izan duen lagun bati elkartasuna erakusteko jaia antolatu dute biharko. Gaueko 21:30ean afaria egingo dute Kementsu elkarteko txokoan. Ondoren, hainbat kontzertu antolatu dituzte gaztetxean, 22:30etik aurrera. Lehenengo Jaik taldea ibiliko da zuzenean. Ondoren erromeria antolatu dute eta amaitzeko DJ Gaztetxeroak girotuko du zapatu gaua. Bestalde, gazte asanbladako kideak berrikuntzak egiten dabiltza gaztetxean. Besteak beste, lehenengo solairuan edariak zerbitzatzen dituzten barra eraberritzen ari dira. Santamañetarako prest izatea espero dute. Hain zuzen, dagoeneko hasi dira jaietan antolatu ohi dituzten ekimenen inguruan batzarrak egiten eta ideiak proposatzen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!