"Zaletasunak euskaraz bizitzeko aukera eskaini gura dugu"

Anboto 2010ko eka. 4a, 10:09

Mendia eta bizikleta maite ditu Joseba Irazabalek. Euskaltzalea dugu, urteak daramatza AEKn. Euskara eta kirola batzen dituen barnetegiak antolatzen dabil momentu honetan buru-belarri.

Mendia eta bizikleta maite ditu Joseba Irazabalek. Euskaltzalea dugu, urteak daramatza AEKn. Euskara eta kirola batzen dituen barnetegiak antolatzen dabil momentu honetan buru-belarri. Zelan sortu zen barnetegi ibiltaria? Udako ohiko barnetegiak maldan behera zebiltzala-eta ideia berrien bila hasi ginen. Niri eta nirekin bulegoan zegoenari asko gustatzen zaigu mendia, eta pentsatu genuen euskara praktikatzeko leku baten geldi egon barik ona izan ahal zela bizikletaz horrelako ibilbide bat egitea. [imgd]http://www.anboto.org/images/7700/7719/1.jpg[/imgd] Jendeari kuriosoa egingo zaio zuek lako talde bat ikustea. Herri txikietan batez ere oso ondo hartzen gaituzte. Arantzan, Urepelen, Garraldan... helmuga modukoak ipini eta sariak ematen dituzte... eta polita izaten da. Jendeak pozik hartzen gaitu, tropeltxoa ikusten du, eta ekintzak egiten ditugun herrietan oso giro ona egoten da. Otxandion ere egoten zarete. Udalak igerilekuak utzi dizkigu orain arte, eta asko eskertzen dugu deskantsua. Aurten gauza gehiago antolatu ditugu. Diapositibak jarriko ditugu, hitzaldi bat izango dugu, poteotxoa egingo dugu, eta Otxandioko Berbalaguneko lagunekin ere egongo gara. Bezperan masaje ikastaroa izango dugu, fisioterapeuta bategaz. Garraldan ibilbide bat egingo dugu hango historia ezagutzeko... jendeak eskaini egiten dizkigu ekintzak, eta oso gustura gaude. Gauza bitxi asko izango dituzu kontatzeko. Bai, asko dauzkat buruan. Oso atsegina bat. Bizikletazko barnetegian urtero Opakuan geratu izan gara. Duela urte batzuk han akanpada jarraian egiteko leku bat zegoen. Guk txoko baten sua egin eta gitarragaz kantatzen ibiltzeko ohitura genuen. Lehen urtean Hernani aldeko familia bat gehitu zitzaigun. Hurrengo urteetan ere harrera polita egin ziguten. Urte baten, furgonetagaz heldu ginenean han ikusi genituen, baina ikaratu, eta ospa egin zuten. Harritu egin ginen. Gauean bueltatu ziren berriro, pastel bategaz. Kontua da biharamunean helduko ginela koan sorpresa hartu zutela gu han ikustean. Etapa gogorrak dira? Gehienak nahiko errazak dira. Etapa baten Otxandiotik Anbotora joango gara, eta handik Leintz Gatzagara. Furgoneta ere badaukagu, eta baten batek gura badu, bidea saihestu dezake; eta, adibidez, Anbotora ez igo. Dena dela, horrelakoetan ikusi dugu jendeari furgonetaren aukera emanda ere, ez duela gura izaten. Erronka modukoa da. Egunokaz, ezagutzen ez dugun zati bat egiten ibili gara, eta Lekunberri ingurutik Gorbeia eta Hiru Errege Mahaia ikusi ditugu. Ibilbide erditik nondik gatozen eta nora goazen ikustea oso polita da. Korrikaren antza dauka. Han ere ibiltzen zara zu, furgonetan. Bai, eta ez dakit kasualidadea den, baina antolatzaile guztiak ibili gara Korrikan. Antza dauka, baina desberdina ere bada. Korrikan, furgonetan, atzera begira gabiltza eta ez gara askotaz enteratzen; barnetegian lasaiago gabiltza. Zazpi korrikatan ibili naiz, eta gauza berezia da. Harrapatu egiten zaitu. Han ibiliko naiz bota arte. Aurten oinezko barnetegian ibiliko zara. Bizikleta faltako duzu! Bai, pena emango dit! Baina, tira, barnetegiaren ostean bizikletaz bidaia luzeago bat egingo dut; Finlandiara noa hile birako. Klasetik kanpoko jarduera hauek ikasleentzako plusa dira? Hori baino gehiago. Askok ez dute euren zaletasunak euskaraz bizitzeko aukerarik. Barnetegian koadrila egiten dute, eta askok diote eskolak baino eragingarriagoa dela hau. Beste barnetegietan ere loturak egiten dira, baina desberdina da. Han taldeak egitea normalagoa da. Ibiltarietan denak batera joaten dira. Ondo dabilena bizikletaz txarto dabilenari bultzaka joaten da atzean; konplizitatea sortzen da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!