Gaztetxoen artean futbola sustatzeko txapelketa gaur

Anboto 2010ko mai. 29a, 09:00

Iazko arrakastak bultzatuta, Vulcano futbol taldeak benjamin eta kimu mailako futbol 7 txapelketa antolatu du, gaur, 10:00etatik 13:30era, Zelaietan.

Iazko arrakastak bultzatuta, Vulcano futbol taldeak benjamin eta kimu mailako futbol 7 txapelketa antolatu du, gaur, 10:00etatik 13:30era, Zelaietan. Vulcano, Durangoko Jesuitak, Areatza, Artea eta Igorreko taldeak lehiatuko dira. Ondoren, errifaren zozketa eta trikipoteoa egingo dituzte, eta kiroldegian batuko dira herri-bazkarian. 20:00etan, herriko plazan falta jaurtiketa txapelketa izango da. Santamañetan ere antolatu izan dute txapelketa hori.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!