Tangoa oinarri, kontzertua eskainiko du Bilboko Orkestra Sinfonikoak

Anboto 2010ko mai. 22a, 12:00

Ganbara kontzertua eskainiko du BOSek, gaur arratsaldean, Otxandioko Santa Marina elizan

Ganbara kontzertua eskainiko du BOSek, gaur arratsaldean, Otxandioko Santa Marina elizan 19:45etik aurrera, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren hari taldeko bost kidek kontzertua eskainiko dute Santa Marina elizan. Kontzertuak Tangoak boskotean du izena, eta tango ezagunak joko dituzte bertaratzen direnen gozagarri. Besteak beste, Tango ballet, Decarissimo, Invierno porteño, Adiós Nonino eta Libertanto piezak joko dituzte. Tangoen inguruko ganbera kontzertu hauek Astor Piazzolla (Argentina, 1921-1992) omentzeko baliatzen dituzte. Adituen ustez, tangoak XX.mendeko bigarren erdian izan zuen musikaririk onenetakoa izan zen. Aurtengoa BOSek Otxandio bisitatzen duen hirugarren aldia izango da. BOSek ganbara kontzertuak eskaintzen ditu herririk herri, eta Otxandiok urtero egiten du zirkuitu horretan sartzeko eskaera. Izan ere, udal ordezkarien esanetan \"aurreko urte bietan eskainitako kontzertuetara ere jende dezente joan izan da\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!