Parte-hartzea bultzatuko du Euskara Batzordeak

Anboto 2010ko mai. 1a, 10:00

Euskara Batzordeak deitutako \'Salda Badago\' mintegira 20 bat lagun batu ziren joan zen astean.

Euskara Batzordeak deitutako \'Salda Badago\' mintegira 20 bat lagun batu ziren joan zen astean. Mintegian batzordeak aurten garatuko dituen ekintzen berri eman eta euskalgintzaren inguruko gogoeta bateratua egitea proposatu zuten. Besteak beste, Euskara Batzordearen eta planaren irudia berrituko dute, eta parte-hartzea indartzeko ekimenak garatuko dituzte etorkizunean. Beste helburu batzuk ere jakinarazi zituzten. Horrela, Euskararen Ordenantza garatzea, jolasen bilketa amaitzea, Berbalagun egitasmoa sendotzea eta Inkernuz aldizkaria berritzea izango dira aurtengo helburu nagusietako batzuk. Jakinarazi dutenez, lehenengo Otxandioko Euskaldunen Sarea josteari ekin diote, Euskara Batzordearen ekimenen berri eman, iritziak jaso eta hainbat jarduera garatzeko laguntza eskatzeko helburuagaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!