Gaztetxo zein helduentzako ipuin kontalari saioa gaur

Anboto 2010ko api. 23a, 10:44

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, ekintza bi antolatu ditu Kultura Batzordeak.

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, ekintza bi antolatu ditu Kultura Batzordeak. Gaur, 18:30ean, gaztetxoei zein helduei zuzendutako ipuin kontalari saioa eskainiko du Doro Zurbaranek plazan. Saio berezia da, antzerkia eta kantua ere uztartzen dituelako bere saioan. Bestalde, irakurzaletasuna sustatzeko helburuz, laster 300 telazko poltsa banatuko dituzte Liburutegian. Poltsak eskuragarri jarri ondoren, Liburutegira doanari poltsa bat emango diote, liburuak eramateko aproposa. Jaurlaritzako diru-laguntza baliatuko dute ekimen hori egiteko. Bestalde, apirilaren 30ean 22:00etan eta maiatzaren 1ean 17:00etan, Mugaldekoak filma euskaraz ikusteko aukera egongo da Kultur Etxean. Otxandio Euskadiko Filmategiak sustatutako zirkuituaren barruan sartu zen, eta horren bitartez ekarriko dute filma Kultur Etxera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!