Euskalgintzaren inguruan jardungo dute martitzenean

Anboto 2010ko api. 18a, 10:00

Udal Euskara Batzordeak Otxandion \'salda badago\' izeneko mintegia antolatu du martitzenean, 19:00etan, Kultur Etxeko aretoan. Mintegi horretan euskararen erabileraren inguruan kezkatuta dauden otxandiar guztiak batu gura dituzte.

Udal Euskara Batzordeak Otxandion \'salda badago\' izeneko mintegia antolatu du martitzenean, 19:00etan, Kultur Etxeko aretoan. Mintegi horretan euskararen erabileraren inguruan kezkatuta dauden otxandiar guztiak batu gura dituzte. Euskara Batzordeak 2010erako aurreikusten dituen ekintzen berri emango du lehenengo eta, ondoren, Otxandioko euskalgintzako jardunaz denen artean gogoeta egitea du helburu Euskara Batzordeak. Horrez gainera, euskalgintza orokorrean jorratzen hasi den bide berrien inguruko bideo bat ere ikusi ahal izango da martitzen arratsaldeko mintegi horretan; 19:00etan hasiko dute eta 20:30 inguruan amaituko da ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!