Udaberri Jaia ospatuko dute gaur

Anboto 2010ko api. 17a, 12:00

\'Antolatu gabeko gazteria bizirik gabeko herria\' lelopean, Udaberri Jaia antolatu du zapatuan Otxandioko Gazte Asanbladak. Egun osoan zehar egingo dituzte ekitaldiak.

\'Antolatu gabeko gazteria bizirik gabeko herria\' lelopean, Udaberri Jaia antolatu du zapatuan Otxandioko Gazte Asanbladak. Egun osoan zehar egingo dituzte ekitaldiak. 11:30ean gazte asanbladen arteko eztabaidak antolatu dituzte. Goiza hainbat gairen gaineko hausnarketan eman ondoren, 13:30ean puzzle erraldoia egingo dute, eta gero bertso aldarrikapen poteoan irtengo dute. Herrian zehar giroa alaitu ondoren, 15:00etan, bazkaritara batuko dira eta segidan kantu-jokoak egingo dituzte. 19:00etan kalejiran irtengo dute, talde sorpresa bategaz. Udaberri Jaiari amaiera emateko kontzertuak antolatu dituzte: Emon eta Akerbeltz taldeak eskainiko dute zuzenekoa Gaztetxean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!