Konpostaren gaineko erakusketa egin zuten Udaletxeko arkupean

Anboto 2010ko mar. 25a, 18:38

Panel informatibo batzuek konposta egiteko prozesua erakutsi zuten. Horrez gainera, goizean zehar bideo bat ere jarri zuten gai beraren ingurukoa.

Durangaldea maite dugulako kanpaina aurkeztu zutenean, ekimen orokorrez gainera herrian herriko ekimen zehatzak ere burutuko zituztela jakinarazi zuten. Bide horretatik, Otxandio maite dugulako izenpean, konposta zer den eta izan ditzakeen onurak ezagutzera emateko erakusketa antolatu zuten, joan zen asteburuan, Udaletxeko ataripean. [imgd]http://www.anboto.org/images/7300/7310/1.jpg[/imgd] Panel informatibo batzuek konposta egiteko prozesua erakutsi zuten. Horrez gainera, goizean zehar bideo bat ere jarri zuten gai beraren ingurukoa. Panel eta bideoez gainera, benetako konpostagailu bat ere ikusgai ipini zuten. Erakusketa amaitu zenean, konpostagailu hori zozkatu zuten herritarren artean. Otxandio maite dugulako-ko kideen esanetan, \"Otxandiok konpostaren arloa lantzeko aukera ematen du. Birziklatzeko ohiko moduekin batera (beira, papera…) konposta ere ondo baliatzen bada, hondakinak are gehiago murrizten dira\". Gainera, \"konposta ongarri moduan ere erabili liteke\", azaldu dute. Horrez gainera, kanpainaren barruan beste ekimen bat ere burutuko dute asteburu honetan. Etorkizunean Otxandiotik pasatu daitekeen goi tentsioko kablearen zein Motxotegin egin asmotan diren parke eolikoaren inguruko informazio orriak banatuko dituzte buzoirik buzoi.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!