Udal lurrak erabili ahal izateko lau eskari jaso dituzte

Anboto 2010ko mar. 13a, 08:00

Asteon amaitu da udal lurrak erabiltzeko eskari berriak egiteko epea.

Asteon amaitu da udal lurrak erabiltzeko eskari berriak egiteko epea. Urte baterako emandako erabilera baimena zutenek ere euren eskaera berriztu beharra izan dute. Udal arduradunek jakinarazi dutenez, lau eskari aurkeztu dituzte Udaletxean. Aritz Otxandiano alkateak eskariak \"laster aztertzen\" saiatuko direla adierazi du. Udal lur batzuk bost urterako esleitzen dituzte, eta beste batzuk, berriz, urte birako. Badira, ordea, baldintza zehatz batzuk beteta urtebeteko ustiaketarako jaso daitezkeen lurrak ere. Lur publiko guztiak bost urterako ez uzteko arrazoia lur horien epe ertainerako erabilera aldatu egin daitekeela da. \"Lur zati batzuk eremu industrialetara bideratuta daude, eta hango proiektuek aurrera egin dezaketenez ez ditugu epe luzeagorako ematen\".

Hainbat erabilera

Emandako lur horiek hainbat erabilera izan ditzakete. Esaterako, Udalari egindako lau eskarietatik hiruk ortuariak hazteko dira; laugarrenak, berriz, ganadua bazkatzeko erabili gura du. Guztira 88 lagunen artean daude banatuta lurrak; horietatik 19k ortuariak hazteko erabiltzen dituzte eta gainerakoek larre legez. Ortuarietara bideratutakoetatik 12 bi urterako emanda daude; besteak lau urterako.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!