Ikusmin handia Toponimia liburuaren aurkezpenean

Anboto 2010ko mar. 11a, 12:02

Joan zen barikuan aurkeztu zuen Otxandioko Udalak \"Otxandioko Toponimia\" liburua. Bertan, Otxandio eta Oletako ehunka toponimo jaso ditu Asier Astigarraga filologoak.

Joan zen barikuan aurkeztu zuen Otxandioko Udalak \"Otxandioko Toponimia\" liburua. Bertan, Otxandio eta Oletako ehunka toponimo jaso ditu Asier Astigarraga filologoak. [imgd]http://www.anboto.org/images/7200/7224/1.jpg[/imgd] Aurkezpenean Jose Luis Lizundia (Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza), Aritz Otxandiano (Alkatea) eta Asier Astigarragak (Egilea) parte hartu zuten. Toponimiak \"inguru naturala humanizatzeko edo gizatiarrago egiteko\" duen funtzioa aipatu zuen Astigarragak. Horregaz batera, Otxandiok bere izenaren jatorriaren inguruan daukan kondairaren balioa ere azpimarratu zuen, herriari izaera berezia ematen diolako. Gainerakoan, liburuan datozen toponimo batzuk eztabaidagarriak izan daitezkeela adierazi zuen, \"interesgarriena herritarrek euren iritzia ematea\" dela nabarmenduz. Jende ugari hurreratu zen aurkezpenera eta honen ostean liburuaren ale bana eta luntxa jaso zuten joan ziren guztiek. Aurrerantzean, salgai jarriko da liburua, Udaletxean eta dendetan, 5 euroko prezioan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!