Kantu afaria Mekoletan, Mixel Etxekoparrekin

Anboto 2010ko mar. 6a, 10:00

Arkotxe kultur elkarteak antolatuta gaur, 22:00etatik aurrera, kantu afaria egingo dute Mekoletan, Mixel Etxekopar abeslari, txirulari eta bertsolariagaz. Guztira, 60 bat lagun batzea itxaroten dute antolatzaileek.

Arkotxe kultur elkarteak antolatuta gaur, 22:00etatik aurrera, kantu afaria egingo dute Mekoletan, Mixel Etxekopar abeslari, txirulari eta bertsolariagaz. Guztira, 60 bat lagun batzea itxaroten dute antolatzaileek. Ekimenak ez du kontzertu formatua izango, Luis Mari Barrondo Arkotxeko kideak azaldu duenez: \"Abestiak afari giroan eta denon artean abestea da asmoa. Mixelek betidanik ezagutzen ditugun abestiak kantatuko ditu eta denon artean jai-giroa sortzea da ekimenaren helburua\". Kantu afarian parte hartuko dute Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariek ere, kantuan laguntzeko; bertsoren bat edo beste ere abestuko dute. Iaz hasi zuten ekimena Anje Duhalde gonbidatuta. Ekimenagaz gustura geratu ziren, eta urtero Iparraldeko kantari edo musikari bat ekartzen saiatzea erabaki zuten. Aurten Mixel Etxekopar gonbidatu dute. Mixel Etxekopar (Gotaine-Irabarne, Zuberoa, 1963) euskal txirulari, kantari eta bertsolaria da. Lanbidez irakaslea da, eskolarik eskola euskara irakasten du. Bi disko grabatu ditu Mixel Arotze eta Maddi Oihenartegaz batera. Gainera, Gotaine-Irabarneko Xiru jaialdiaren antolatzaileetako bat ere bada.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!