Hamar hektarea atonduko dituzte Mendikurkurren

Anboto 2010ko ots. 28a, 11:00

Eguen goizean Aldundiko Basoen Saileko arduradun Peli Manterolagaz batzartu ziren Udaleko ordezkariak.

Eguen goizean Aldundiko Basoen Saileko arduradun Peli Manterolagaz batzartu ziren Udaleko ordezkariak. Izan ere, bere sasoian Mendikurkurren abereei bideratutako 15 hektareako larrea egitea proposatu zion Udalak. Aldundiak, gehienez, 4,5 hektarea atontzeko baimena eman zuen, eta adostasun batera ailegatzeko asmoz batzartu ziren atzo. Erdibide batera heldu dira eta, azkenean, 10 hektarea inguruko larrea egingo dute Mendikurkurren. Zonalde batean pinadia dago, eta eremu hartan larrea mistoa izango da; hau da, Udalak \"entresaka handi bat\" egingo du Aritz Otxandiano alkatearen arabera, eta, beraz, larrea zein pinua, bietatik egongo da eremu hartan. Akordioagaz \"gustura\" dago Udala. Aurrerago larrea handitu gura badute, toki berean handitzeko aukera izan dezakete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!