Toponimia liburua martxoan aurkeztuko dute

Anboto 2010ko ots. 21a, 11:00

Aurkezpen ekitaldian liburuaren egilea den Asier Astigarraga izango da, bestelako eragile eta udal ordezkariez gainera

Otxandioko toponimia jasotzen duen liburua martxoaren 5ean aurkeztuko dute, Kultur Etxean, jakinarazi dutenez. Aurkezpen ekitaldian liburuaren egilea den Asier Astigarraga izango da, bestelako eragile eta udal ordezkariez gainera. Liburuaren 1.000 ale inguru argitaratuko dituzte, eta dagoeneko martxoan aurkeztuko duten liburua inprimatuta eta Udaletxean dagoela adierazi dute udal ordezkariek. Astigarragaren lanak Euskaltzaindiaren laguntasuna ere jaso du. Jose Luis Lizundia euskaltzain osoa Onomastika Saileko arduraduna da, eta bera ibili da lana gainbegiratzen eta behar zenean laguntzen. Toponimia liburua, batez ere, herriko baserri, kale eta auzoen izenen hiztegi bateratua izango da: "Horrelako lan bat eginda edukitzea garrantzitsua da guztiondako; horrela izenen erabileran ez da akatsik egingo, eta denok eredu bera jarraituko dugu", adierazi du Aritz Otxandiano alkateak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!