Diru-laguntzek baldintzatu dituzte inbertsio nagusiak

Anboto 2010ko ots. 14a, 12:00

Aurrekontuak aho batez onartu ditu Udalak aste honetan egindako ez ohiko batzarrean. Guztira, 1,876 milioi euro ditu Udalak, iaz baino 100.000 euro gutxiago.

Aurrekontuak aho batez onartu ditu Udalak aste honetan egindako ez ohiko batzarrean. Guztira, 1,876 milioi euro ditu Udalak, iaz baino 100.000 euro gutxiago.

Inbertsioak

Aritz Otxandiano alkateak dioenez, \"kultura eta kirol arloan ez dugu diru-atalik murriztu\". Inbertsioetako ataleko gastua jaitsi dugu\". Inbertsio nagusiak diru-laguntzen menpe daudela gaineratu du. Andikona plaza konpontzeko 400.000 euroko diru-atala aurreikusi dute. Alde Zaharrera sartu eta irtetzeko pibote automatikoak jartzeko (ONA txartelagaz) 50.000 euro dauzkate. Argiteria sarea hobetzeko 50.000 gorde dituzte eta eskolako galdaran biomasa sistema jartzeko 100.000 euro. Energia berriztagarrien arloan gehiago sakondu gura du Udalak. Basoetako biomasa zelan aprobetxatu aztertzeko ikerketa egingo dute (5.000 euro). Behialde baserriko 800 behien bekorotzagaz biogasa edo konposta sortzeko egon daitezkeen aukerak ere aztertuko dituzte (15.000).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!