Udaletxe parea oinezkoentzat egokituko dute

Anboto 2010ko ots. 7a, 10:00

2007an Urigoienetik Uribarrenara arteko zatia oinezkoentzat ipini zuten, baina aipatutako zati hori amaitu barik utzi zuten, diru faltagatik

2007an Urigoienetik Uribarrenara arteko zatia oinezkoentzat ipini zuten, baina aipatutako zati hori amaitu barik utzi zuten, diru faltagatik. Enplegu eta jasangarritasunera bideratutako estatu fondoko diru-laguntza eskatu du Udalak. Laguntza horregaz proiektu bi egin gura dituzte. Batetik, udaletxetik kultur etxera doan tartea oinezkoentzat egokitu gura dute. 70.000 euroko inbertsioa aurreikusi dute alde hori oinezkoentzat jartzen amaitzeko. Bestalde, Mañondon Ur Edangarriaren Tratamendurako Estazioa dago eta hango azpiegitura batzuk hobetu gura dituzte, zaharkituta geratu delako. Lan horiek gauzatzeko 60.000 euro bideratuko dituzte.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!