AEK eskolatik Andresa Landara tokialdatu dute

Anboto 2010ko urt. 31a, 12:00

Helduen euskara irakaskuntzan diharduen Otxandioko AEK-k gela berria estreinatu du. Herri eskolan irakatsi izan dute oraintsu arte eta hemendik aurrera Andresa Landa eraikineko lehen solairuan egongo dira. Hain zuzen, lehen ludoteka zegoen tokian ematen dituzte orain euskara klaseak.

Helduen euskara irakaskuntzan diharduen Otxandioko AEK-k gela berria estreinatu du. Herri eskolan irakatsi izan dute oraintsu arte eta hemendik aurrera Andresa Landa eraikineko lehen solairuan egongo dira. Hain zuzen, lehen ludoteka zegoen tokian ematen dituzte orain euskara klaseak. AEK-ko kideek "eurendako lokal bat eskatu zuten, bestela beti materiala ipintzen eta kentzen jardun behar zutelako; egonkortasuna nahi zuten", azaldu du Aritz Otxandiano alkateak. Eta egonkortasun hori lortzeko toki aproposa iruditu zaie Andresa Landa eraikineko gela hori. Aldaketaren ondorioz ludotekak ere gela berria estreinatu du. Lehenengo solairutik beheko solairura jaitsi dute.

Ludoteka ordaindu behar

Aurten lehenengoz ordaindu egin behar da ludoteka zerbitzua: " Ez da oinarrizko zerbitzu bat eta %100 udaletxeak ordaintzea ez genuen ikusten. Hala ere, oraindik zerbitzuaren ehuneko handi bat ordaintzen dugu", argitu du Otxandianok. Bost hilerik behin egin behar da ordainketa (bi ordainketa urtean). Herritarrek 8 euro ordainduko dute; herrian erroldatuta ez daudenek, berriz, 16 euro. Gaur egun, 25 bat gaztetxo daude ludotekan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!