Urte osoan egongo da tabernetan terrazak ipintzeko baimena

Anboto 2010ko urt. 14a, 18:50

Herritar baten eskaera aintzat hartuz, tabernek urte osoan zehar ipini ahalko dituzte terrazak kalean. Oraintsu arte, Aste Santutik urriaren 30a arte zegoen mugatuta kalean mahaiak eta aulkiak ipintzeko baimena.

Herritar baten eskaera aintzat hartuz, tabernek urte osoan zehar ipini ahalko ditue terrazak kalean. Oraintsu arte, Aste Santutik urriaren 30a arte zegoen mugatuta kalean mahaiak eta aulkiak ipintzeko baimena. Horretara, hemendik aurrera eguraldia izango da terrazak ipini ala ez erabakitzeko eragozpen bakarra: \"Terrazek ez dute kalterik egiten, eta denbora ona badago ez dugu arrazoirik ikusten terrazarik ipintzen ez uzteko\", azaldu du Aritz Otxandiano alkateak. Horrela, herrian \"giroa sortzen\" eta kalean jendea ibiltzen ere laguntzen duela azpimarratu du. Herrian terrazak ipintzen dituzten bost-sei taberna daude; gehienak plaza inguruko tabernak dira. Jakinarazi duenez, baimena lortzeko ordainketetan ez da aldaketarik egongo, eguneko barik ipintzen den mahai kopuruko ordaintzen delako. Argiteria publikoa Bestalde, Udalak diru-laguntza eskatu du argiteria publikoa berrizteko; hala ere, berriztuko dituztenak ez dira kale-argiak, argindarra kontrolatzeko koadroak baino. Horrekin batera, argiaren intentsitatea erregulatzeko aukera ere jarriko dute. Izan ere, ordu batetik aurrera intentsitatea txikitu egin gura dute toki batzuetan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!