Ados jarri dira SGAE eta Udala

Anboto 2009ko aza. 30a, 11:53

SGAEk eta Udalak irtenbide negoziatua eman diote epaitegietan zeukaten auziari. Egileen eta Editoreen Elkarteak hasieran eskatzen zituen 11.500 euroak barik, 8.700 ordainduko dizkio Udalak azkenean

SGAEk eta Udalak irtenbide negoziatua eman diote epaitegietan zeukaten auziari. Egileen eta Editoreen Elkarteak hasieran eskatzen zituen 11.500 euroak barik, 8.700 ordainduko dizkio Udalak azkenean. SGAEk fakturazio bi eskatzen zizkion Udalari: Santa Mañako eta Mekoletako jaietakoak. Mekoletako jaiak Arkotxe kultur elkarteak antolatzen ditu, eta ?SGAEk onartu du kultur elkarte bat dela eta guk ez dugula hangoa zertan ordaindu?, azaldu du Aritz Otxandiano alkateak. Santa Maña ere kultur elkartea da, baina herriko jaiak antolatzen ditu eta ?auzia ez zen hain erraza?. Beraz, Santa Mañetako faktura Udalak ordainduko du; Mekoleta jaietakoa, berriz, Arkotxek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!