Tasak eta zergak igo dituzte diru-sarreretan oreka bilatu guran

Anboto 2009ko aza. 23a, 16:16

Gobernu Taldeak eta EAJk aho batez onartu zituzten 2010eko ordenantza fiskalak azken udalbatzarrean. Ordenantza fiskalak izoztea ?neurri herrikoia? den arren, ?erantzukizunez? jokatu behar dutela adierazi zuen Aritz Otxandiano alkateak.

Gobernu Taldeak eta EAJk aho batez onartu zituzten 2010eko ordenantza fiskalak azken udalbatzarrean. Oro har, tasak eta zergak igotzea adostu dute. Krisi sasoi honetan, ordenantza fiskalak izoztea ?neurri herrikoia? den arren, ?erantzukizunez? jokatu behar dutela adierazi zuen Aritz Otxandiano alkateak. Arrazoi nagusi bitan oinarritu zituzten igoerak: ?Udalkutxatik 110.000 euro gutxiago jasoko ditugu. Horrez gainera, Durangaldearekin, Bizkaiarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin konparatuta, presio fiskala apalagoa da. Horien batez bestekoan egongo bagina, 70.000 euro gehiago jasoko genituzke?, argudiatu zuen. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zaldi fiskalen kopuruaren arabera igo dute: zenbat eta zaldi gehiago, ehuneko handiagoa. EAJk kamioien eta traktoreen kasuan ez igotzeko eskatu zuen ?baserri mundua jausita? dagoelako. Gobernu Taldea ados agertu zen eskaerarekin. Estolderia eta ur kontsumoaren gainekoaren minimoa euro bat igo dute, eta altuena, berriz, %4, ?iraunkortasun irizpideak? jarraituz. Zabor bilketaren, frontoiaren erabilpenaren eta ondasun higiezinen gaineko zergak bere horretan utzi dituzte. Igerilekuaren kasuan, herrian erroldatuta ez daudenek igarriko dute, batez ere, igoera: 26,5 eurotik 30era (5-15 urte artekoei),0 eta 39tik 45era handik gorakoei.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!