Kanpaina barria jarri dabe martxan Gaztetxean

Anboto 2009ko aza. 5a, 13:02

In enbarazu ta zabaldu Gaztetxeko atiek goiburuarekin kanpaina berria jarri dute martxan herritarrak Gaztetxera hurreratzera gonbidatzeko.

In enbarazu ta zabaldu Gaztetxeko atiek goiburuarekin kanpaina berria jarri dute martxan herritarrak Gaztetxera hurreratzera gonbidatzeko.

Orain lau-bost aste herriko kaleetan lau ate ipini zituzten. Egun batzuetara herriko ateetako heldulekuetan kanpainaren lema jartzen zuen dokumentua zintzilikatu zuten.  Hoteletan erabiltzen den sistema baliatuz, “enbarazu” egitera animatu dituzte otxandiarrak: “Gizarte honetan mugitzeak eta enbarazu egiteak daukan garrantzia kontuan izanik, enbarazu egitera gonbidatzen ditugu”. Hoteletako “no molestar” esaldiari buelta eman eta “modu positiboan” enbarazu egitea da eskatzen dutena. Helburu hori betetzeko gazteek prestatzen dituzten ekitaldi kulturaletan parte hartu daitekela azaldu dute Gaztetxeko arduradunek. 

Gaztetxeak eskaintzen dituen zerbitzuak  indibidualki eta kolektiboki erabili daitezkeela gogorarazi dute: bulegoa, batzar-gela, eskulan eta jolasen txokoa, irakurketa txokoa, boulderra eta  beheko solairuko erabilera anitzeko aretoa martxan jarri dituzte. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!