Hainbat ikastaro aukeran, izena emoteko epean

Anboto 2009ko urr. 30a, 13:28

Interesdunek administrazioa.otxandio@bizkaia.org helbidera mezua bidali dezakete.

Gimnastika, Yoga eta Pilates ikastaroen ikasturteari astelehenean hasiera emango diote. Gaur arte izena emateko epea zabalik izan den arren, ikasturtean zehar parte hartu gura duena Udaletxera joan daiteke izena ematera.

Gimnastikan talde bi sortuko dituzte. Yogan parte hartzen dutenak, martitzen eta eguenetan elkartuko dira 19:30etik 20:45era. Pilatesera doazenak ere martitzen eta egunetan izango dute eguna jarrita, 17:30etik 19:30era talde bik ordu bana izango dute. Ikastaro guztiak gimnasioan izango dira. Interesdunek administrazioa.otxandio@bizkaia.org helbidera mezua bidali dezakete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!